KRONIKAK

extreman salou

HERRIA: Salou

HERRIALDEA: Catalunya

MODALITATEA: Triatloia

DISTANTZIA: 3,8 / 180 / 42

 

 

 

 

 

 

 

Ironman distantziako triatloi bat da. Saloun ospatzen da froga. Aurreko egunetan jadanik lasterketa eremuan karpa eta stand ezberdinak ikusten dira irteera eta helmuga guneetan. Distantzia hauetan ohikoa den bezala aurreko egunean prestatzen dira boxeak. Igeriketa eremuan bi itzuli dira eta bat amaitzean uretatik atera behar da, 2011. urtean marmoka dezente ikusi nituen. Bizikleta eremua nahikoa gogorra eta oso polita da eta itzuli bakarra da. Haserako 20-30 km lauak igaro ostean mendaterik gogorrena igotzen da baina hau igo ostean azken 20km-ak arte mendiko errepide polit baina gorabeheratsu batean igarotzen dira 140km. Tartean aldapatxoak eta aldapak alternatzen eta oso ordeka gutxi daude, nahiz eta, adapa oso pikoak ere ez daude, bakarra kasu. Lasterketaren gogoratasuna medio soso zaila da draftina ematea. Lasteretetako eremuan lau itzuli ostzen dute eta itzuli bakoitza bi zatitan banatuko nuke, erdi bat itsas pasealekuakn egiten dena eta guztiz laua eta bestea herriaren atzealdean hasieran gorantz joan eta ondorentz beherantz egiten duen gunea, ez da aldapa gogorra baina nahiko luzea egiten da. Ornidurak eta gainerakoak ez dute aitzakiarik.