KRONIKAK

embrunman

Embrunen izan nintzen eta egia esan nahikoa dudekin joan nintzen... Gasteien azken 5km-ak oinez egin beharrean izan ostean, 2 aste deskantsatu, beste 3 asko entrenatu, asken 10 egnetan lasaitu eta Han agertu nintzen... irteera lerroan goizeko 6tan, 800-900 lagun eta oraindik erabat ilun zegoen. Igerian lehen ordu erdian ez zen piperrik ikusten... zorionez halako batean eguna argitzen hasi zen. 56m uretan egin ostean (70.postua), (ia ia igerilarien denbora.. jeje..) bizikleta hartu eta inoiz ikusi dudan ibilbiderik gogorrena, ikaragarria, polita bai baina gogorra... 188Km 5-8Kmko aldapa piko pila bat eta tartean nola ez Izoard, 2300mko menditzarra, 5000mko desnibela, oso oso gogorra, eskerrak nahikoa lasai hartu nuen, 6h 47' txirrindu gainean eta 40. postu inguruan nengoen... Korrika lasai lasai hasi nintzen Km-a 5 minutuan eginez berdinean eta goruntz zenean makalago, abitualamentu guztientan geratuz jan eta edateko... ondo setitzen joan nintzen eta maratoi erditik aurrera jendea pasatzen... inoiz ez dut jendea pasa korrikako saioan... 3h 29' egin nuen maratoia eta 26. postuan helmugaratu nintzen 11h 19'ko denborakin. Hiru denborak batu eta atertze dena gutxiago da, badakit... falta dena boxeetan eman nuen.