KRONIKAK

hondarribiko triatloia 2012

Maiatzak 26an, Hondarribian ospatu den IV Triatloian izan gara Zumaiako Triatloiko kide batzuk. Benetan egun bikaina izan da eta maite dugun kirolaz gosatzeko aukera ezin hobea izan dugu.
15:00 etan popularren txanda izan da.
Bertan Zumaiakoak diren baina oraindik federatu gabe dauden lagun talde bat haritu da (Jon Iñaki Ispizia, Iban Rubio, Dabid Garcia, Arantxa Olaizola eta Aitor Aizpurua ).
Lan benetan txukuna egin dute eta igertzen da Triatloiaren mundua gustatzen hasi zaiela. Ea laister, gure taldeko kide izaten ditugun!!

17:00 etan federatuen txanda izan da.

Lehenik eta behin 750 metro egin behar izan ditugu Hondarribiko hondarzan zehar.
Uretako lana amaitu eta gero lasterkaldi luze bat egin behar izan dugu lehen trantsizioa egin arte. Behin T1 egin eta gero txirrindan 20 km egin ditugu, tartean Guadalupera igoaz. Azkenik 5 km korrika, boxetatik hasi, hondartza ondotik joan eta helmugara iritsi arte.

Oso lasterketa polita izan da benetan!!

Bertan izan diren taldeko kideen argazki batzuk ipini ditugu.

Jarraitu entrenatzen eta hurrengo lasterketan elkar ikusiko dugu.

Argazki batzuk ikusteko egin Klik hemen