KRONIKAK

ironcat

HERRIA: L´Ampolla

HERRIALDEA: Catalunya

MODALITATEA: Triatloia

DISTANTZIA: 3,8 / 180 / 42

 

 

 

 

 

 

 

Ironman distantziako triatloi bat da. Triatloi polita da, Tarragonako LÁmpolla herrian ospatzen da. Herria txikia da, lasterketak ez du egitura handirik baina oso ongi antolatua dago.Dortsala lasterketa besperan hartzen dira eta boxeak lasterketa egunean bertan prestatzen dira. Igeriketa saioa itsasoan egiten da eta mediterraneoa denez ez da itsaso oso txarrik izaten. Bizikleta eremua 6 joan etorrik osatzen dute eta ongi neurtutako 180 km ditu. Errepidea erabat laua da arroz landaketa artean, haizerik ez bada, 2011 ean kasu, oso eremua azkarra izana daiteke baina haizeak min handia egin izan du hainbat ediziotan. Lasterkari kopurua txikia denez eta kontrolatu beharreko eremua txikia ez da drafting-ik ikuste. Lasterketa eremua 6 joan etorrik osatzen dute, nahikoa laua den arren dagoen aldapatxoak azkenerako min ematen bukatzen du. Ornidurak oso ongi daude, bizikletan 15 kilometroz behin daude deta lasterka 2 edo 3 kilometroz behin. Lasterketaren ondoren afari merienda bat ematen dute  helmuga eremuan bertan. Ironman distantziako lasterketa merke eta ondo antolatu bat nahi duenarentzat lasterketa aparta da, ez du karpa erraldoirik eta marka ezberdinen standik topatuko baina lasterketan behar duen guztia izango du.

 

Zumaiako triatloi taldeko kide den Felix Aizpura 2012.ean ere Ironcat frogan izan zen, eta egitea nahikoa ez eta han izandako bizipenekin bideo kronika bat egin du.
Hemen jartzen dut bideoaren linka:


http://www.youtube.com/watch?v=18glqn7mnb4