KRONIKAK

ironman niza 2008

El triatleta del Zumaiako Triatloi Taldea tomó parte el pasado fin de semana en la durísima prueba Ironman de la ciudad francesa de Niza. Gabarain obtuvo el puesto 51 de un total de 2.000 participantes, con un tiempo de 9 horas y 49 minutos. Gracias a este excelente resultado, Gabarain ha conseguido la clasificación para la prueba de Hawai, la más prestigiosa del calendario, que se disputará el mes de octubre.


"Hawaii-ko txapelketara iristea gutxitan lortzen da eta aprobetxatu egin behar da".

 

Ironman izena dutenen lasterketa batean bakarrik hartu du parte bere bizitzan, baina Iñaki Gabarain aizarnazabaldarra Hawaii-ko Ironman munduko txapelketarako sailkatu da. Beretzat ere ezusteko handia izan dela onartzen duen arren, oso gustura agertzen da egindakoarekin.

 

Nola iritsi zara Hawaii-ko Ironman probara sailkatzera?

 

Nizako Ironman proban parte har-tzera joan nintzen, eta 51. postuan amaitzea lortu nuen. Munduko txapelketarako puntuagarria zenez, Hawaii-n egingo den lasterketara zuzenean sailkatu naiz. Lehenbiziko aldia zen gainera, Ironman batean parte hartzen nuela.

 

Ezin esan, beraz, gogorra izan denik...

 

Proban asko sufritu nuen, korrikako zatian, batik bat. Bizikletan ondo ibiltzen naiz eta igeriketan, azkar edo makal, bukatzen duzu baina korrikan sufritu egin nuen. Nahiko ondo hasi nintzen baina erdi aldera, mina hasi zitzaidan, gero buelta ematea lortu+ eta ondo amaitu nuen.

 

Txapelketa urrian izango da. Hasi al zara prestatzen? Nola entrenatuko zara?

 

Bi triatloi motzetan parte hartu dut, orain hamabost egun ingurutan deskantsatu egingo dut eta gero berriro hasiko naiz martxan, abuztuan entrenamendu gogorrak egiten hasiko naiz. Nizako probarako egindako prestaketen antzekoak egingo ditut, egunero-egunero entrenatzen. Lau egun gogorrak izango dira eta hiru, aldiz, arinagoak. Neure kasa egingo dut guztia, inoren laguntzarik gabe. Esaten dutenez, ibilbidea nahiko laua da eta hori gaizki etortzen zait, bizikletan ondo aritzen naiz eta menditsua bada, hobe.

 

Zein izango da zure asmoa edo helburu nagusia?

 

Niretzat saria hara joatea da horregatik, ahal dudan ondoen ibiltzea saiatuko naiz, baina postu batekin pentsatzen hastea gehiegizkoa li-tzateke. Bidaia, ordea, arazo handiena da, inork ez baitu laguntzen eta dena zure poltsikotik ordaindu behar duzu. Astebeteko egonaldia izango da eta 6.000 euro behar ditut. Dirua lortu nahian nabil, Hawaii-ko txapelketara iristea gutxitan lortzen da eta aprobetxatu egin behar da eta.

 

Hiru modalitateetatik (igeriketa, bizikleta eta lasterketa), zein duzu gustukoena edo ondoen ematen zaizuna?

 

Lehen, bizikletan ibiltzen nintzen eta ondo ematen zaidan zatia da, beraz, gustukoena ere. Gutxien gustatzen zaidan zatia esaten ez nuke jakingo, baina igeriketa beharbada zailena da, teknika asko behar duzuna, eta txikitatik ez baduzu, kosta egiten zaizu. Korrika gogorra izan arren, egiten duzu, nahiz eta ni, bi urtez korrika egin gabe egon nintzen lesio baten ondorioz. Nizan, adibidez, igeriketan 180.a amaitu nuen, bizikletan 37. postura heldu nintzen eta korrikan mantentzen saiatu nintzen, 51.a sailkatuz.

 

Nolatan hasi zien honelako probetan parte hartzen?

 

Orain lau urte inguru bizikleta uztea erabaki eta Zarauzko triatloia egin nuen. Nahiko ondo joan zi-tzaidan. Gero lesio bat izan nuen eta iaz hasi nintzen berriro. Betidanik gustatu izan zait, gainera, nahiago ditut lasterketa luzeak, motzak baino.

 

Zer ematen dizu kirola praktika-tzeak?

 

Ez dut uste gorputzarentzat txarra denik hainbeste kirol egitea. Asko gustatzen zait kirola praktikatzea eta arratsaldetan goiz irteten naizenez lanetik, denbora izaten dut gauzak egiteko. Helburua jarri eta betetzen dituzula ikusteak, poz handia ematen dit.